XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oyek Legendakoak ziran noski; baña aien irudimenarentzat gozoak.

Edestiak edo Historiak zer dio?

Irugarren gizaldikoa genun...

Lenengotan Elizarentzat erasorik orduan etzan izan.

Alejandro Severo'ren garaiak ziran, eta onetzaz esaten zan: Christianos esse passus est, Kristauek izatea laga zun.

Gerotxoago, ejerzituak kristau bat inperatore egin zuten, Pelipe Arabiatarra eta onen denboretan ere, Elizak pakea izan zun.

Pake ortan Saturniño (obispoa baizan) bere artaldea arretaz, bere eliz-barrutian, Tolosan, zaitzen-zaitzen saiatu zan; eta lan oiekin artaldea, asieran txikia, geitzen-geitzen zijoan.

Jentill-apaizak asarre zeuden.

Sasijainkoak ixildu ziran.

Gizon aundi arren aurrean izketako gogoa joan zitzaien, nunbait...

Baña berriz ere ekaitza bidean zan, eta ez urruti.

Inperatore berri bat zetorren, Dezio ejerzituak, Danubio aldean jasota.

Jentilla zala esan bearrik ez det; bere gezur-religioan itxurazko gizona izan bear zun, aurreko errege jentillakin neurtu ezkero, ona.

Baña Erromaren nagusitza eta ango sasijainkoak arentzat gauza bat omen ziran; orregatik nagusitza orren eta sasi-jainko oien alde asi zan; eta era berean kristauen Jainkoaren, Kristoren kontra, alegia.

Tolosa aldeko jentillak arro zebiltzan, eta toki guztietan beste izketarik ez zebillen.

Inperatore berria etortzeko zegon, eta ua etortzen zanean, lengo jainko zarrak eta oien alde zebiltzanak ongi izango ziran; errukarriak kristauak! etzeukaten etorkizun ederra...

Berriketa eta txalapata ori nunnai zebillen...

Eta etorri zan...

Saturniño bere kristauei indarra sartzen alegintzen zan; al zun guztia egin zun.

Orain berak ejenplo ona eman bear zien...